Views Navigation

Event Views Navigation

Today

Musikortxea jatetxea

Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako Ekitaldi Aretoa (S16) Atotxako Zelaia plaza, 3., Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa, Spain

Nori zuzendua: LHko 4. mailako ikasleak. Helburu nagusia: Forma musikal batzuk ezagutzea: ostinato erritmikoa, ostinato melodikoa, kanona, ABA, ABACA (Rondó) etaTema bariazioekin. Deskribapena: Pedro Musikortxea sukaldari famatu bat da. Sari asko irabazi ditu: "kortxea Mitxelin" asko, "Master Chef" eta abar... baina aurten, " Munduko Jatetxerik Hoberenarentzako Urrezko Kortxea" saria irabazi nahiko du eta bere languntzaileei [...]

Hertzio eta Dezibeliaren maitasun istorioa

Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako Ekitaldi Aretoa (S16) Atotxako Zelaia plaza, 3., Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa, Spain

Nori zuzendua: LHko3. mailako ikasleak. Helburu nagusia: Soinuaren ezaugarriak ezagutzea. Deskribapena: Hertzio, zientzialari eta ikertzaile famatuak, bere laborategian zientzialaria ere baden Dezibellia maitearekin ezkondu nahi du. Ezkontzeko mandatu egiteko, berarentzat melodia berezia konposatuko duen ordenagailu ultramodernoa eraikitzen du. Melodia erakusten dionean Dezibellia haserretu egiten da, melodiak ez baitauka soinuaren ezaugarriak diren Altuera, intentsitatea, iraupena edo [...]

Instrumentuen pasarela

Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako Ekitaldi Aretoa (S16) Atotxako Zelaia plaza, 3., Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa, Spain

Nori zuzendua: LHko 2. mailako ikasleak. Helburu nagusia: Zurezko eta metalezko haize-instrumentu eta perkusioa familietako musika-tresnak erakustea. Deskribapena: Oso narratzaile «berezi» batek aurkeztutako desfile handi bat izango da. Denboraldi honetan «eramango diren» instrumentuek desfilatuko dute pasarelaren gainean. Desfile horretatik, pasarelako erregina aukeratuko da, ikus-entzuleen txaloen bolumena neurtzen duen «txalometro» baten bidez. Nork irabaziko du saria? [...]

Egun bat zirkuan

Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako Ekitaldi Aretoa (S16) Atotxako Zelaia plaza, 3., Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa, Spain

Nori zuzendua: HH5. Mailako haurrentzakoa. Helburu nagusia: Gazteenengan musikarekiko interesa piztea. Deskribapena: Zirkuan egongo gara eta aurkezleak artista eta zenbaki ezberdinak aurkeztuko ditu, bandaren laguntzarekin. “Joselontxo” zirkuko artista izan nahi duen pailazo-musikaria izango da eta uneoro bere abileziak erakusten saiatuko da irudimena eta ikusle gazteek (eta ez horren gazteek) beti harrapatuko duten tranpatxoren bat ere [...]

Go to Top